Bertsos - View details   To know more about this section

2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jon Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-04-20 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Ekaitz
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Tirriki-tarraka zabiltzate zuek biok, Ekaitz aitona, bere buruaz baliatu ezinik bi makuluren beharrean, eta Jon, biloba, berriz, orain hasi delako lehen pausuak ematen.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jon Martin

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. GOIKOETXEA:
Urruti gaude baina
elkarren gertuko,
begiak ixten zaizkit
esnatu orduko.
Berriz egun sentirik
ez al zait helduko?
Ezin egona eta
denbora lekuko
erortzen banaiz ez naiz
berriz altxatuko.

MARTIN:
Hiltzeko jaio egin
behar da lehenik,
dudarik gabe ez da
itxura berdinik.
Nahiz ta lehen pausuak
eman ditudan nik
ta zu aurkitzen zeran
ibili ezinik,
ez nuke pentsatu nahi
azkenak direnik.

E. GOIKOETXEA:
Tirrika ta tarraka
nolako jarduna!
Zaharrontzako ez da
argitzen eguna;
denboran katiatu
zait biharamuna,
sufrimendua degu
gustoko laguna,
behar baino gehiago
maitatzen deguna.

MARTIN:
Denbora iristen da
dena hondatzera,
hiltzeko jaio ginen
egia ote da?
Batera goaz baina
ez goaz batera;
aurrera goaz beti,
gu beti aurrera,
ni bizitzara eta
zu heriotzera.

E. GOIKOETXEA:
Zerraila itxi dute
makina bat atek
ta zer egin dezake
aitona zahar batek?
Nahiz hola ibiltzea
nik ez dedan laket,
bi makuluz dedana
gozatu dezaket
ta hirugarrena zu zeu
izan nahi zinduzket.

MARTIN:
Esan nahiko nizuke
ahal bezain klaru:
azken finean nahiko
berdinak gara gu.
Gure bizitzak ere
helmuga bera du,
seguru egon zaite
aittona koittadu:
harrapatuko zaitut
goiz edo berandu.