Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Jokin Uranga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-18 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Jimenez, Alfonso
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Jokin, diru mordoska ordainduta Alfonso arrazako txakurra erosi zenuen zure txaleta zaintzeko. Bart norabait aldegin du txakurrak eta txaletean sekulako lapurreta egin dute.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Jokin Uranga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


URANGA:
Arrazakoak ziren
aita eta ama,
eta noski arraza
ekarri zugana.
Baina orain ez dezu
ondo bete lana,
nere ondasun dena
dute eramana;
pena bat dut: zu ere
lapurtu ez izana.

JIMENEZ:
Diruan truke prestu
zeunden erosteko,
ilusioa ere
azaldu tarteko;
dirua eraman dute
besteen pozeko,
aukeratu behar zendun
askozaz hobeto?
Ehizeko txakurra
txaleta zaintzeko!

URANGA:
Beti pentsua janez
eta ez hezurrak.
Zuk ondo markatuak
zenituen lurrak.
Esan dituzunak ez
badira gezurrak,
hortarako badira
holako txakurrak,
joan ehizera ta
ekarri lapurrak.

JIMENEZ:
Ehizeko txakurra
noski nauzu nerez
eta zaintzeko lanak
ezin egin errez;
mirariak eskatzen
ez hasi mesedez,
atzo abitu nintzen
katetikan ihes;
zu sarri joaten zera
ni zergatikan ez?

URANGA:
Ni beti egoten naiz
joateko aukeran,
zugatik nuelako
hainbat diru eman;
eta orain alperrik
hasi zera teman,
ikusita gaur nola
portatua zeran,
bizi beharko dezu
herriko perreran.

JIMENEZ:
Horrek sortuko dizkit
hainbat enbarazu,
ihesi aritu naiz
sarritan jo ta su!
Nerekin badaukazu
nahiko konpromezu
ta ez dizut egingo
inoiz gehio kasu
ta zure ondasunak
zuk zaindu itzazu!