Bertsos - View details To know more about this section
2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Unai Muñoa
2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Unai Muñoa
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
IZAGIRRE
Behi blonda bati beteinaiuak
ipini zion hazia,
eta ordutikan nabaritu da
txahal hontan injustizia
ez nago ziur, baina nik ez det
trantze hau gaur merezia;
lehenengo ama kendu zenidan
ta orain berriz bizia (bis)
MUÑOA
Bizitu zera nere ondoan
eta zure mesedeko,
beti nerekin eongo ziñanik
etzenduen ba usteko?
Hainbeste pentsu, hainbeste esne
txahal txiki hau mantentzeko;
hainbeste diru ez det gastatu
ikuluan egoteko (bis)
IZAGIRRE
Ni gizen gizen ipini nahian
dirua gastatu omen,
eta ez dakit gizalegetan
hori egoki dagoen.
Eta akaso mataderian
egon ninteke ondoen,
era hontako jabearekin
bizirik hila nengoen (bis)
MUÑOA
Zer pasako dan jakin orduko
hasi zerade negarrez,
eta ez dezu hemendik joan nahi
burrukan zabiltz indarrez.
Keja gehiago ez zazu eman
eskatzen dizut mesedez,
zure geroa hori izango da
zuri gustatu edo ez (bis)
IZAGIRRE
Belarra eta pentsua ematen
beñipin ondo dakizu,
eta hirurogei erralde banaiz,
badaukat nahikoa pisu.
Eta ez pentsa heriotzakin
orain nagoenik izu
nere txuleta jaten badezu
kalte egingo al dizu! (bis)
MUÑOA
Arrrazoietan zuk badaukazu
ez dakit zenbat bertute?
ta hainbat negar egin didazu
libre uztearen truke.
Baina halare engainatzerik
arren ez zazula uste,
lehendik nahikoa zuk jan zenduan
ta orain zu jango zaituzte (bis)