Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Luis Otamendi, Aritz Zerain

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Luis
Zerain, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kalean lo egiten duzuen bi eskale zarete. Gaur gaua harrera etxe batean pasatzeko eskaintza jaso duzue. Zu, Aritz, desiatzen zaude joateko. Luisek ez du joan nahi.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Luis Otamendi, Aritz Zerain

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ZERAIN:
Guk egunero izaten degu
gau ilunaren itzala;
harrera etxetik eskeintza heldu,
gainera oso zerbitzala.
Nik hara joanda lo egin nahi det,
ez al da hori normala?
Behingoaz behintzat sentitu nahi det
gu`re pertsonak gerala (bis)

L. OTAMENDI:
Ezagututzen ez dan tokira
ez zazu urratsik bota,
han hiru alde egon litezke,
baina beste hogei kontra
eta gu ondo osatzen gera
bai manta eta bai arropa;
belaze baten lo egin deigun
oso gau giro dago-ta (bis)

ZERAIN:
Gau giro ona egiten du bai,
hor badezu arrazoia,
baina halare probatu nahi det
aterpe etxeko ohia;
igual arrotza egingo zaizu
zure azpian koltxoia,
badaezpadare eman ezazu
eguneroko kartoia (bis)

L. OTAMENDI:
Zuk nahi badezu bakar bakarrik
lagun joan zaite, tira,
baina nik ez det gaurkoan joan nahi
aterpe etxeko tokira;
beti maite det gau ilunean
nik kanpon dagon dirdira,
alde ederren lo egiten da
goiko izarrai begira. (bis)

ZERAIN:
Zuk berriz ezetz diozu baina
ni ari naiz baietzean,
goazemazu egongo gera
biak alkarren ertzean,
gau txukun eta eroso antzeko
bat pasaz aterpetxean;
izarrak ere egoten dira
ohe gozoko ametsean.(bis)

L. OTAMENDI:
Ilunpetako izarra lagun
beti ohi da makala
ta esan dizut ni aterpera
gaurkoz ere ez noala.
Nere esana bete ezazu
oroitzeko berehala,
denen aurrean agertu zazu
egiz eskale zerala. (bis)