Bertsos - View details To know more about this section
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
MENDILUZE:
Leihora irten ta zabaltzeko
arropa pila badet nik,
ez nuen uste etxe horretan
neskatxa bat bizi zenik.
AGIRREAZALDEGI:
Zu ikusita inoiz ez nitzan
ni ipini horren gori;
hautsa kentzeko ibiltze'al dezu
horko tanga gorri hori?
MENDILUZE:
Tanga gorri hau jarri ezkero
gauean ohi nabil pozik,
baina hori ez da hautsa kentzeko
hautsa astintzeko baizik.
AGIRREAZALDEGI:
Sekula ez nuen paren ikusi
holako mutil ederrik;
prakak'e polit askoak dira
baina ez dezu jantzi beharrik.
MENDILUZE:
Prakak politak ikusi hutsez
ta barrukoa nahiago,
barkatu baina janzten duena
sokan jartzeko ez dago.
AGIRREAZALDEGI:
Minigona bat ere parean
ikusia dizut, hara;
andregaiana al dezu edo
hori ere zurea da?
MENDILUZE:
Badaezpada're norbaitentzako
nuen hori inguratu;
agian ondo geratzen zaizu,
etorri eta probatu.
AGIRREAZALDEGI:
Zure etxera joango naiz bai
berehalaxe gaurkoan;
baina barkatu azalduko naiz
bata hau kendutakoan.