Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aritz Zerain

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Zerain, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok punta-puntakoak zarete txirrindularitzan. Zu, Amaia, Julian Gorospe, Euskalteleko zuzendaria zara, eta Aritz berriz, Marco Pantani. Aritz, Pantani, bere taldea Tourretik kanpo utzi dutela eta, zure taldean lekutxo bat egiteko eskatuz etorri zaizu Amaia.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aritz Zerain

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. AGIRRE:
Tourraren inguruan
horrenbeste mar-mar!
Orain Euskaltelera
egin du deiadar.
Nolaz etorri zera
nigana hain azkar?
Ondo zenbiltzanean
ez ninduzun behar (bis)

ZERAIN:
Baina gauzak aldatu
zazikigu gaurkoan.
Turrean Pantani ez
behintzat aurtengoan.
Eskea egin dizut,
nahi det zure ondoan,
ondo nenbilenean
ez zinaten joan (bis)

A. AGIRRE:
Joan ez ginanean
zenbiltzan oparo,
ta sasoian jarraitu
ezazu luzaro;
zure beharrik ez det
hortan ziur nago;
lehen askorik ez ta
orain gutxiago (bis)

ZERAIN:
Lehen bizkorra nintzan ta
ez naiz ez baldartu,
zuri eskaera egiten
egin naiz ausartu;
arren egiten dizut
berriro eskatu,
besteik ez det falta ta
ilerik ez hartu. (bis)

A. AGIRRE:
Zuri ile hartzea
nekeza da zinez,
belarriak itxita
al dauzkazu berez?
Premia dezulako
heldu zera errez,
gogoa dezunean
berriz itzul zaitez. (bis)

ZERAIN:
Ez nauzute hartu nahi,
zuentzat kalteko,
baina helduko da bai
garaia hasteko
eta desapio bat
dizuet botako:
berriz itzuliko naiz
Euskaltel hausteko. (bis)