Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jon Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-12 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Unai, itsulapikoa zara eta Jon, berriz, haurtxoa. Orain arte dirua bota dizu Jon haurtxoak. Gaur, ordea, eskuetan mailua duela datorkizu.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.AGIRRE:
Kotxe bat erostea
bere kapritxoa,
txanpon guztiak botaz
hau da hau bitxoa!
Baina mailua utzi
ta izan txintxoa,
oraindik erdi hutsa
dago txerritxoa. (bis)

MARTIN:
Ai nere eltxetxoa,
ai txerritxo fina,
gaurkoan eman behar
dizut kriston mina;
mailua hartu eta
a ze ahalegina!
Jadanik ailegatu
zaizu San Martina. (bis)

U.AGIRRE:
Txanponak poltsikoan
mila enbarazu,
baina pezetak soilik
zenitula kasu;
eltxetxorik ez zazu
puskatu jo ta su,
beste bat erosteko
ere ez daukazu. (bis)

MARTIN:
Ez omen dut besterik
dudan diruan truk,
aurrean jarri zara
zu tente eta zut;
mugimendu arrarorik
ez zazu egin zuk,
zulotxoa pixka bat
haundituko dizut. (bis)

U.AGIRRE:
Mailuakin nigana
oraintxe zuzendu,
zuloa haunditzea
digu nabarmendu,
baina ideia hoiek
burutikan kendu,
zulo haundiakin honek
gehiago jaten du. (bis)

MARTIN:
Mailuak sortzen dizu
hainbeste ikara;
krask! hautsi egin behar det,
diru gutxi, hara;
baina konponbide bat
badut beharbada:
Lotite pixkatekin
osatuko zara. (bis)