Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga, Nikolas Zendoia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-18 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Uranga, Jokin
Zendoia, Nikolas
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ez dira bi urte zu Nikolas, Jokinen ezkontzan izan zinela. Berriro ezkondu nahi duela eta, berriro gonbidatu zaitu ezkontzara.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga, Nikolas Zendoia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ZENDOIA:
Hire lehengo ezkontzan
goza nizkin hortzak,
bainon gertatu zaizkik
ondorenak motzak.
Moteil ez al hau galtzen
aurpegiko lotsak?
Ez dik askorik iraun
lehenengo ezkontzak (bis)

URANGA:
Beraz zure ustez da
neretzat trantzea,
aurreko emazteak
eman dit atzea,
eta erabaki det
berriz ezkontzea;
ona baita gauza onak
errepikatzea (bis)

ZENDOIA:
Orain dala bi urte
hemengo ta hango,
hire ezkontzan ginun
makina bat zango.
Ta oraingoan ere
pozik nauk joango,
baina erregalirik
ez diat emango (bis)

URANGA:
Barkatu ni ez nago
oparien premiz
bigarren ezkontzan det
ilusio anitz
Ta Nikolas galdetu
nahi nizuke berriz
noiz ezkonduko zaren
aurreneko aldiz? (bis)

ZENDOIA:
Nolatan ausartu haiz
hori galdetzea?
hire lehenego ezkontzak
eman dik atzea,
hala ere gogozko dek
berriz ezkontzea;
hobe hukek neska zahar bat
alkilatutzea (bis)


URANGA:
Neretzako badezu
nahikoa maitasun,
nik ere maitasunez
nahi dizut erantzun
lagun on bat bezela
galdera hau da entzun:
bodako padrinoa
izan nahi al dezun. (bis)