Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Ion Ansa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-24 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Ansa, Ion
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
El Salvadorren lurrikarak izugarrizko galerak eragin ditu. Aspaldi ez dela hurakana izan zuten. Zergatik hainbeste zoritxar?

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Ion Ansa

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain urte bat jasan beharra
izandu zuten kaltea,
orain berriro herri horrentzat
nolako errematea!
Ez da zuzena kulpa guztia
naturari ematea,
haunditu egin da aberats eta
pobreen arteko tartea,
leku beretan gertatzen da ta
ez da kasualitatea. (bis)

Lehendikan ere horrelakoak
baditugu ikusiak,
herri pobreak beti pairatzen
holako une gaziak;
hausnarketa egitea ere
mereziko du auziak:
batzun galerak izaten dira
besteen irabaziak,
amerikarren erruak dira
hango desgrazi guziak. (bis)

Batzuk guztia, besteak deus'e,
hola egin da sistema
ta lurrikarek betetzen dute
kapitalaren eskema;
baina kontuak aldatu behar
hain da gauza nabarmena;
herri pobreta biali behar da
amerikan diru dena,
dirua falta da han jasan duten
lurrikararik txarrena. (bis)