Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-23 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Munduate, Joxe
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zahar-etxe bateko langilea zara. Egunean zehar, hainbat aiton-amona ikusten dituzu egoera desberdinetan. Oharkabean, zeure zahartzaroa imajinatzen hasi zara. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begiratuz alajaina,
ez da egoera bikaina,
kontzientzian sortu izan zait
holako orbaina;
inor ezin dut engaina
saiatu ninteke baina;
zahartzaroan ez nuke hartu nahi
holako ordaina. (bis)

Aberats edo pobrea,
alaia edo noblea,
zahar-etxean ezindu samar
hor dago gordea;
lehen izan zena lorea,
orain zaharra, ordea;
horrela bizi baino hiltzea
ez al da hobea? (bis)

Hara zer den nire sena,
neuretzako ai zer pena!
Hitzak zuzentzen saiatu arren
falta zait kemena;
hau izan dute kondena,
ihesi itxaropena,
injustiziak hementxe dauka
seinale onena. (bis)