Bertsos - View details To know more about this section
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria"
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria"
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enpresa hontan beti izan da
kalitatea helburu,
langintza hortan baneramatzan
hamabi urte inguru,
lan egiteko bertan hartuaz
ehun bat langile kopuru;
hor dabiltza buruz buru
lana seguru daukagu. (bis)
Inmigranteak diren edo ez
ajolarik ez seguru,
paper gabeak diskriminatzen
paperak galtzen ditugu (bis)
Kanpotik datoz, ezin zaizkie
inolaz ateak itxi,
gizarte hontan gertatzen baita
hamaikatxo gauza bitxi.
Inork ez daki lanean eta
inork ezin erakutsi;
langile ametsak suntsi,
inmigrante denek etsi. (bis)
Nik haiek ondo ikusten ditut
nahi badezue sinetsi,
lanean behintzat sinesten dute
eta hori ez da gutxi (bis)
Estatutikan legedia`re
ikusia det arraro
eta berari begiratzea
aukeran ez det nahiago.
Inmigranteen arazo denak
luzatu nahian luzaro,
ta ezin dute itxaro
inola ere gehiago. (bis)
Hoiek ez dira nere fabrikan
kapitalisten esklabo.
Eta langile izatea ere
gure eskutan badago (bis)