Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Felix Zubia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Zubia, Felix
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zahar-etxe bateko langilea zara. Egunean zehar, hainbat aiton-amona ikusten dituzu egoera desberdinetan. Oharkabean, zeure zahartzaroa imajinatzen hasi zara. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Felix Zubia

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joxetxo ia zahartu zaigu
sasoi ondo gordeta,
txikiteora ertetzen zaigu
badauka nahikoa beta
jende guztiak ezagutzen du
badu nahiko berriketa,
guztiek jarri arreta (bis).
Neuk ere hala bukatu nahi det
urtiak ondo beteta,
adina eta zahar izatea
ezberdinak dira eta (bis)

Mariak berriz begiratuta
ez du itxura gozoa,
gorputz erdia geldrik dauka,
ez da gauza erosoa!
Trakets xamarra gelditu eta
baldarra dauka pausoa,
gela da bere auzoa (bis)
bakar bakarrik bizi naiz eta
joan zait bizi osoa;
ia norbaitek eskeintzen didan
paseorako besoa (bis)

Suerte txarreko izan da beti
Martineneko errena,
orain burua galduta dabil,
gizonak hau degu pena!
Ohe batean etzanda dago
hori du bere azkena,
bizia bizi ez dena (bis)
lerde jario ikus dezaket,
kaka egin du hurrena;
Geure buruan jabe galtzea
zahartzaroaren txarrena (bis)