Bertsos - View details To know more about this section
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Ernest Alkhat
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Ernest Alkhat
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador
Abiatu naiz ni Iruñera
garaiz heltzeko asmotan
ta pentsatu dut ene tripari
plazer hor egin dezotan,
kafesne goxo bat hartu ere
zure ostatu on hortan,
erran zadazu zenbat zor dutan
orai horrentzat frankotan.
Alkat
Nafartarra naiz franko kondatzen
ez dago gauza erreza
kafea dautzut eskeintzen zuri
nahiz ez naiz aberatsa.
Nik ere noizbait Europarako
egin nahi dut amentsa,
anarte huntan izorratzaile
daukagu diru frantzesa.
Xalbador
Alta* frantzesik baizik ez daukat
pezetik ez dut nik garde
izan banitu eman nezazke
disimulatzeko orde.
Nafarroako seme bazara
orai egiten dut galde
kafesne hori mesedez utzi
pagatu gabe debalde.
Alkat
Ez uste izan Nafarra huntan
denak gaudela eruak
diruarekin guk ere naski
derauzkigu helburuak,
pezetarikan ez daukazula
houxe du zure buruak,
nolaz gastatzen dituzu bada
kontrabandako diruak?
Xalbador
Diruak nola gastatzen tutan
ere nahi du hunek jakin,
behintzat eni zor zerbait uztea
ez daut egiten atsegin.
Orai banoa Irunera ta
sarri nahi gibelerat jin**
doblezka dizut hau ordainduko
han irabazi peztekin.
Alkat
Oso konforme agerfu nahi
eskeintzen duzun tratuan,
frantzesek ere abilezia
daukate bere tontuan;
elgarrekilan baketu gaiten
kafetxo horren kontuan
euskal dirua izan artean
Euskal Herri libratuan.