Bertsos - View details   To know more about this section

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Pablo Joxe Aristorena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Performance
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Alkhat, Ernest
Aristorena, Pablo Joxe
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Alkat eta Aristorena. Alkat, zuk egindako lapurretagatik Aristorena espetxean, gartzelan dago. Bixita egitera joan zara. Hasi Alkat.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Pablo Joxe Aristorena

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alkat
Oraino ere naski
lagunak gabiltza
baina zure postura
oso da bortitza,
labur a in naiz eta
egin obra hitsa
barkatu, nik ondatu
derautzut bizitza.

Aristorena
Egunero kartzelan
ari naiz ai-aika
eta gaur horra non dan
Alkaten bixita;
gainera jartzen duzu
aurpegi polita
zoaz begi bixtatik
alu hipokrita.

Alkat
Mintzatua bait zira,
bihotza betean
badakit zureganat
nagola kaltean,
zai egongo naiz beti
kartzela atean
baina ez aserretu
aluen artean.

Aristorena
Honek lotsik ez dauka,
kristorenak dauzka,
nik ekintzik ez egin
epaileek juzka.
Aurpegia egingo
nizuke bi puska
guardiaren makila
eskuan hartuta.

Alkat
Hunek naski makila
derauka nagusi
baina ni naiz lapurra
bertze bat biluzi,
kartzela hortarikan
nahi zaitut jautsi
gorputza kendu baina
mingaina hor utzi.

Aristorena
Esaten du: "Ni nabil
hor eginalean
ikusi nahi bait zaitut
nerekin kalean".
Lagun ona bazara
sartu itzalean
bixitatuko zaitut
datorren hilean.