Bertsos - View details To know more about this section
1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"
1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Elizag.:
Gazte maitea entzun ezazu
zer esaten dun aittunak
nahiz eta zure etorkizunak
dauzkazun nahiko illunak
esperantza're behar du izan
mundu hontan euskaldunak
eta oraindik etor litezke
behar ditugun egunak.
J. Fag.:
Nik hogei urte bete ditut ta
pasatu naiz edadetik
baina lanikan ez daukat eta
hortxe nago horregatik
eta aitona hor ikusten det
biziaz erretirotik
neuk hoixe daukat gaur jan beharra
aita ta aman eskutik.
Elizag.:
Mundu honetan nahigabean gaur
hemen datoz desgraziak
eta gaztea kezkatzen zaitu
egun hor langabeziak
nere buruak hamaika gose
ta hainbat gerra pasiak
ta esperantza oraindik badut
hemen neronen biziak.
J. Fag.:
Hauxe daukagu trantze polita
gaurkoz gazteak degunez
hogei urtean bizitua naiz
aita ta amak emanez
orain neronek egin nahi det ta
ho(r)i da lanikan ez danez
hauxe bakarra nahi nukena da
bizi neronek eginez.
Elizag.:
Zuk dadukazun lan gose hori
ez da izango alperrik
nahikoa zuzen zabiltza eta
ez zabiltza zu makurrik
lana ere zuk hartuko duzu
eta ez egin negarrik
gizon zintzoa mundu honetan
Jaungoikoa da bakarrik.
J. Fag.:
Gaurko gazteak ondo dabiltza
aitona zure ustetan
baina barrua txikiturikan
gu egunero tristetan
ni nola bizi naike horrela
ba, besteak emanetan
pentsatutzen det gaur bezelaxen
izan larogei urtetan.