Bertsos - View details To know more about this section
1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena
1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Soldaduskara joan nintzan ni
gainera sasoi betez
hantxen eduki ninduten hoiek
ia-ia ni bi urtez
karta idazten andregaiari
orain arratsalde batez
sufritzeko ni nahikua naiz ta
zu lasai egon zaitez.
Nere berriak laburrak dira
bihotzeko kuttuna
noizbait utzita joango naiz
gu berezi gaituna
ez dudik izan iritxiko da
berriro ere eguna
elkarri laztan goxoak emanaz
pasatu deguna.
Ta karta amaitzeko orduak
nola diran iritxiak
eman dizkizut bihotz maitea
neuzkan berri ta iritziak
gure bihotzen arantz guztiak
eta gure garrasiak
bigunduko dira eta danei
eman nere goraintziak.