Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Txomin Ezponda

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Performance
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conductor
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Authors
Argiñarena, Joxe Miel
Ezponda, Txomin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joxe Migel Argiñarena eta Ezponda. Hauentzako gaiak honela dio: "Joan den neguko idortea zela eta artzain eta laborari anitzek su eman diete lar edo sasiei mendia garbitzeko asmoz. Ohian osoak erre dira. Zu, Argiñarena, laboraria zara eta su emaileen artean ibili zara zeure abereentzat belar gehiago izanen duzulakoan. Zu, Ezponda, laborari gaztea zara eta laborantza eskolan erakutsi dizute hori kaltegarria dela." Argiñarena has bedi.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Txomin Ezponda

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Argiñarena:
Zer egiten ari naizen
jakiteko hainbat adin
aiton zaharrak badadukala
beharko huke hik jakin
larre hoieri su emanikan
zuk ez zazula hartu min
Nik borondate onez egin det
belar berria sor dadin.

Ezponda:
Belar berria sortuko zaigu
hasia den primaderan
eta laguna ibili zaite
gizonezkoen maneran
neri betitik hau erakutsi
izan deraute eskolan
gizonak lana egin behar du
eta surikan ez eman.

J.M. Argiñarena:
Zer eztabaida sortzen dituen
hemen zentzu eskasiak
mendi kontuan lehengo zaharrak
gaude ongi ikasiak
zertako dira mendiko ote,
zuhaitz txar eta sasiak
oraintxe baino lehenago erre
behar nituen gaziak.

Ezponda:
Gure eremu politena da
suarekin kiskalia
suain ondotik ezerre ez da
zer ote daike balia?
zuk erratako laparretan'e
txoriek dute kabia
gauzak, berak, onduz doatzi-ta
har zazu pazientzia.

].M. Argiñarena:
Arrazoi dezu mendi hoietan
gaur horrenbeste txori
beren kabiak eginez ere
egia da gaur hori
baina sasiak kenduta ordin
jartzea dana belardi
hori da gure bide zuzena
eta ikusten da garbi.

Ezponda:
Garbitasuna ikusi nahian
laguna jarri zait estu
to hortarako hunek bait dauka
mendietan hainbat jestu
ez du balio sasoia baino
lehenago eitea xistu
zerua behar den leku hontan
ez infernurikan piztu.