Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Itsu zakurra zara. Atzean edo gibelean daramazun itsuari adierazi behar diozu nolakoa den mundua.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Itsu maitea zurekin nabil
ni txakur on baten gisan
orain artean salbatzen zara
txakur honetxen gerizan
eta berriak eman nahi ditut
hemen dakiten baldintzan
herrian nola gabiltzan
maitasunik 'e ez dago bate
mundu hontako bizitzan
itsua zara, baina hala ere
ez zazu penarik izan.

Gure herrian zoritxarrean
badago nahikoa laino
pakerik ere ez dugu lortzen
anai danok oraindaino
nahiz ta hortako jarri arren guk
majinatxo bat enpeino
lana egin punteraino
anaiak elkar ezin ikusiz
hemen gabiltz nahiko ñaño
itsua bizi hobe duzu zuk
gauza hoik ikustea baino.

Gure Jainkuak ez zizun eman
begietako indarra
eta hargatik bizi zerade
malkoa ta zoritxarra
baina guri ere erortzen zaigu
begietako negarra
hau data nahiko zatarra
ez da batere gertatzen dana
ikusteko ez edarra
anaiak elkar ezin biziaz
bizia kendu beharra.