Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Itsu zakurra zara. Atzean edo gibelean daramazun itsuari adierazi behar diozu nolakoa den mundua.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oh! nere lagun itsu maitea
bihotza dadukat larri
sumatzen zuna egia ez dela
egin diozu igerri
entzuten dana belarrietan
gezurra ohi danez sarri
nahiz negar malkoak direla esan
berdin eiten dute irri
baina zu lasai, emango dizut
nik mundu hontako berri.

Nahiz itsu izan zuk badakizu
nere esana ulertzen
ta konfidantza dezun ezkero
hasi behar det kontatzen
bi potentzien mende gaude gu
bihotz erdi danak lehertzen
itxuraz ongi ibili arren
ez degu elkar agurtzen
sozialismok hasi zaizkigu
kapitalismo bihurtzen.

Jende askoren bizia dago
zurea bezain iluna
eta aurrera pauso bakoitza
bestea bezain astuna
herri burruka gogor daukagu
hor bada etorkizuna
ta Euskal Herri mundu txikia
da jakin nahi duzuna
bidean gaude, lortu desion
herrian askatasuna.