Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxe Fermin Argiñarena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Alkhat, Ernest
Argiñarena, Joxe Fermin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Alkat neska zara, zu aldiz, Argiñarena mutila. Orain arte harremanak kartaz, eskutitzaz izan dituzue. Gaur elkar ikusi duzue lehen aldiz. Espero zenutena al da?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxe Fermin Argiñarena

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alkat:
Orain artean ilunbea zan
orai etortzen argia
aspaldi hontan maitatzen eta
nik nuen ikus nahia
bihotzetikan bakar bakarrik
azaltzen bait zen begia
lehen aldikotz ikusten zaitut
eta aitortzen egia
zuk luma polita duzu
deraukazun aurpegia.

Argiñarena:
Orain artean karta bidea
guk ezaugarri bakarra
ezagutzeko eguna heldu
begietan irriparra
eskrituretan ez nuan egin
nik hain irudia txarra
izan behar du ene potxolak
oso bihotza xamurra
baina gorputzari begiratuz
barkatu, zera baldarra.

Alkat:
Gorputza baldar balin banago
zilegi da agertzea
bakoitza giren bezela gaude
ez dago ezinbertzea
gorputza dago bigarren mailan
lehena da maitatzea
zu neretzako egoki zera
eta aizu aitortzea
gero onari begiratzeko
sudurra aski luzea.

Argiñarena:
Neska langile fina izateko
lepo ondoa du guri
gorputz baldarra bigarren mailan
asko axolik ez zuri
nik gustoko gorputza nahi nuke
arrazoietan ixuri
ni gaur zurekin ezkontzen banaiz
gelditu ametsan erdi
asto gainetik eroritako
pulpa zakua dirudi.

Alkat:
Ez dut pentsatzen pulpa zakurik
zuk dautazun maitatuko
elgarrengana urbildu gira
Lekunberri da lekuko
zu neri asko gustatzen zira
hemen ikusi orduko
gorputzez doi bat meharra zira
eta dautzut aitortuko
lehenbizi zaitut gizenduko ta
ondotikan gizonduko.

Argiñarena:
Itxura danez gizon plantarik
zuk ez didazu ikusten
aurreak nola dantzatu behar
atzeari erakusten
gorputz baldarra dadukazula
sarritan degu entzuten
beste batean beharko du ta
ez zaitut hartu nahi aurten
Santa Luzitan Zumarragara
ia erosten zaituzten.