Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Arbola batean zauden txoria zara. Zu zauden horretara bere burua urkatu nahi duen gizon bat urbildu da.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haritz eder bat bada pentzean
gainerat naiz iritsia
gain huntarikan ikusten bait dut
ongi inguru guztia
gizon gaztea sokarekilan
hemen zure ikustia
zaude piska bat ez etsituta
ez zazula gal bizia.

Ai! mutil gazte zure manerak
nola nauen ni izitu
segur badakit mundu huntako
biziak akatsak ditu
pentsaketa bat egizu orai
ta esperantza berritu
nere kantuaz nahi zintuzket
bultta batentzat alaitu.

Zuhaitz hontara urbildu zira
gogoa biziki triste
zendako bada ez ote laike
bizia gaur berriz haste
aterabide bat kausituko
zinuke zuk ene uste
ez zazula zuk bururik galdu
bestenaz ahaztuko zaituzte.