Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Jean Louis Harinordoki "Laka"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Fagoaga, Euxebio "Fagoaga I"
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biak erretiratuta zaudete, jubilaturik. Ilunabarrean etxetik atera zarete, zu Euxebio kiroldegi edo gimnasiora zoaz, eta zu Laka, ostatura. Hiruna bertso zortziko txikian Euxebio hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Jean Louis Harinordoki "Laka"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Fagoaga:
Gazte nintzala ein nuen
majina fandango
ta zahartuta ostatura
ni ez naiz joango
eta lagun zuk ere
ez bazendu edango
horrela nik hainbeste
ez dezu iraungo.

Laka:
Hainbeste urtetan naiz
lanean izana
gainera indarka zen
nere orduko lana
atseden pixkoxino bat
zerauta emana
baliatzen joaiteko
adiskideengana.

Fagoaga:
Osasunik ez data
ustuaz patrika
nik berriz frontoiean
eingo det korrika
nahi bauzu lagunakin
han ta hemen zirika
ez dezu izango zuk
ai! nere fisika.

Laka:
Ene fisika ez da
oraindik txartua
lanarekin gorputza
nik hortaratua
museko jokoa dut
ere maitatua
lagunekin hortan dut
nik hartzen gostua.

Fagoaga:
Ardoa edanez zuk
nahi bauzu serbitu
nere buruak beste
ideak baditu
eta izango det bai
gero hainbat meritu
zuk nahi dezuna egin
nik hor nahi det segitu.

Laka:
Musean har ditaike
arnorikan gabe
hortan behintzat ni nago
buruaren jabe
kiroletako ere
oraino naiz trebe
zuk 'e lagunetara
joaitea hobe.