Bertsos - View details To know more about this section
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Bautista Perurena
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Bautista Perurena
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Argiñarena:
Erantzuten saiako
ahal dan azkarrena
zer idi klase dan hau
gauza nabarmena
trabeska dijoa ta
hori okerrena
izan ere idia
bait degu errena.
Perurena:
Adituko zenduten
hoinbesten esanda
hau da nere albuan
idiaren planta
izan ere badauka
haritza aineko hanka
honentzat bide onik ez
luzegia data.
Argiñarena:
Zuk esan didazuna
ez dut hartzen aintzat
zerbait esatekoa
det nagusiantzat
baserriko pentsuak
ditu ta honentzat
gero lan astunena
plakoenarentzat.
Perurena:
Igarriko 'iozute
jarrita begira
hala ez diran gauzak
esaten ari da
plazara juan eta
han buelta ta jira
itxura asko baina
harri gutxi tira.
Argiñarena:
Egun baten sartua
hau bai baserrira
eta gerozko honetan
galeran jarri da
pisuan ere bada
erraldean jira
gizen samarra data
hau mataderira.
Perurena:
Kontestazioentzat
ez da denbora ona
hauxe da ganadua
albuan dagona
nola joan liteke
hongana gizona
langile txarra baina
pentsu jale ona.