Bertsos - View details   To know more about this section

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Authors
Aire, Mixel "Xalbador II"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Norekin egiten duzu amets?

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxetik urrun bizi behar dut
ene artaldearekin
eta nahi bezein ardura ene
etxerat ez nintaike jin
aments goxoa norekin egin
lagunak nahi bait du jakin
zortzi egun huntan ez ikusita
bart egin dut emaztearekin.

Aments bat zer izan den horra ta
bertze bat aipatu behar
gaurko egoera triste hunek
eginarazten daut nigar
nahiko bait nuke askatasuna
noizbait harek dezan han har
bertze amentsa egin dut aske
dugula Philipe Bidart.

Egin bait duzu zuk biharreino
ene amentsen galdea
egia dena aitortzea dut
egungo egin bidea
lo guti egin bait dut barda ta
hiru aments bai ordea
aments egin dut txapeldun dela
osatzen dutan taldea.