Bertsos - View details To know more about this section
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Txomin Amorena
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Txomin Amorena
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador:
Idortea ikusiz
kezkatua nago
urteak bait doatza
gero ta txarrago
zure landan baduzu
zuk artoa frango
baina nere hori da
aisa ederrago.
Amorena:
Horrela hasi eta
ez ditut pakeak
pruebak hortxe dira
zabal ta erreak
zure artoak hortxe
gaur lorez beteak
hanka luzeak eta
bururik gabeak.
Xalbador:
Bere artoa hunek
begira dezala
eneak ere badu
zango ta azala
bere landa begira
berak ein ahala
buru haundi hutsa du
nausiak bezala.
Amorena:
Horrela goazi gu
gaur gure modura
eta itzuli behar
gaur zure ondura
ez da balio ematea
artoari ura
merkatuan saltzen bait da
hor buru kontura.
Xalbador:
Artoak ekarrarazten
daukat arrangura
hortaz kezkatua ni
bizi naiz ardura
gauza bat ikusi dut
hain bait da segurra
artoa biltzekotan
behar dugu ura.
Amorena:
Horretan erran duzu
bihotzez egia
zeren gertatzen gera
hor arto zalia
zertako guk ibili
hainbat fantasía
elkartuta ein dezagun
artodi berria.