Bertsos - View details To know more about this section
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Joanes Arrosagarai
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Joanes Arrosagarai
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aburuza:
Urtean behin daukagu
holako aukera
eta bildu gindezke
herria batera
zerbait sabelerako
nola den plazera
jai hartuz zatoz lagun
lasai afaltzera.
Arrosagarai:
Aise nindaike beraz
jitera bentura
agertu duzulakotz
zure arrangura
gomit hori egina
duzia gostura
preparazia duzu
eni ebatsi hura.
Aburuza:
Badakit baduzula
ahuntz bat ebatsia
lasaitu zaite arren
nere nagusia
afari on bat ez da
bate itsusia
ahuntz hau dadukat noski
lehendik erosia.
Arrosagarai:
Adiskidea dautzut
egun erran pogo
hola zu ikusita
harriturik nago
holakorikan otoi
ez ein gehiago
galdegitea ez ote
zagon politago.
Aburuza:
Errandako guzia
gaizki iruditzen zat
jende aurrean hartu
nauzu ba lapurtzat
afari ederra da
guztientzat behintzat
eta eskeintza berdina
hor doa zuretzat.
Arrosagarai:
Gozo bait zaitut egin
daukat gogoeta
gizon bezela hasiz
orain pentsaketa
ene ahuntza hola
orain ebatsi eta
barkatuko dautzut nik
ongi afalduta.