Biographies - View details   To know more about this section

Joanes Arrosagarai

Personal details

Name
Arrosagarai, Joanes (1949-1998)
Complet name and surname
Arrossagaray Haran, Joanes
Birth
1949 Aintzila + Aintzila < Garazi < Baxenabarre < Basque Country
Death
1998 Aintzila + Aintzila < Garazi < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Joanes Arrossagaray Aintzile (Baxenabarre) herrian sortu zen, Mentaberria baserrian. Aita, Domingo, bertako semea zen eta ama, Mariana, Jatsuarra.

Oinarrizko ikasketak eginik, goiz hasi zen lanean.
1977an esposatu zen, Aldude herriko eta Esnazu-Patxikoineko alaba den Mari Etcheverry-rekin. Lau haur ukan zituzten : Bernadette, Peio, Michel eta Elixabet.

Joanesek, etxean eta herrian ez ezik, atzerrian ere toki anitzetan lan egin zuen, sasoina egitera joana.

Lehen bertsuak 16 urterekin bota zizkion apezpikuari, baina 18 urte zituela Emile Larre eta Santos Belokik bultzatu zuten bertsotara. Euskal Herritik urrun ibili arren, bertsua beti gogoan harek.

Txapelketetaz kanpo zenbait biltzar, otordu eta saiotan kantatu baldin badu, gehienik bertsu idatzietan ari izan da aintzildar bertsularia, 2007an argitaratuak izan direnak.

Gazterik hil zen, 1998an, 49 urtetan. 2008ko uztailaren 6an omendua izan da bere sorterrian, oroitarria eraikitzearekin.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Kanbo (1966): Xalbador, Mattin, Mixel Xalbador II, Xanpun, Ezponda

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Euskal Herriari ikus arte; Maitasun tronpakorra; Amodioaren ederra; Gaizki mintzo direnei; Bidarraiko basurdea; Artzainen galbarioa.