Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Ezponda, Txomin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bertsolari txapelketa antolatu da zure herrian eta zuk ere izena eman duzu. Saioa ailegatu eta taula gainean zaudela ohartu zara zu ez beste partaide guziak neskak direla. Hiru bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txapelketa da gure herrian
egin halako batian
zoragarrizko aments batzuek
egiten nago tartian
hoinbeste neska ikusiz geroz
gaur nere aldamenian
ni ere hemen egongo al naiz
zertxobait esan nahian
behin bederen abestuko det
nik baratze ederrian.

Zazpi emazte aldamenean
joka beharko serio
deneri hemen nola aitortu
badetela amodio
emakumeai maiz arrazoia
errexki jalitzen zaio
nik badakit bai, hizketan hasiz
ez diradela gutxio
zer mila debru!, emakumeak
gizona dute balio.

Ez pentsa gero emakumeekin
hemen naizela errukiz
gozoak dira benetan eta
gozatu dut asko aldiz
emakumeei beti goxoki
egiten bait diotet hitz
eta beroier ni esatera
gizon bezala heldu niz
gizonik ere ez ditakela
emakumerik ez balitz.