Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gizonak, gizon denetik, gauza aunitz asmatu du: klase guzietako armak, telebista, komuna, esate baterako. Baina zein dira asmatu gabe, eta zure ustez, asmatu behar liratekeen gauza edo tresnak. Hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arma ta tresna ugari dago
hemen entzule laguna
baina hala ere nire bihotza
tristea eta iluna
ez da iristen gure gainera
oraindikan maitasuna
hasarrea ta gerra zikina
hemen sobran daukaguna
eta berriz falta zaiguna
behar degun nortasuna.

Gertatzen dena gertatu eta
nola ez egin negarrik
arma zikina ta hasarrea
nola daukagun bakarrik
bide hortatik ez goaz inon
hemen gazte eta zaharrik
eta hemendik oihuka nago
arma honetxen egarrik
pakean dagon herriak ez du
arma zaharraren beharrik.

Arma ugari, tresna ugari
hemen badago indarra
ta horregatik gure herrian
dabila sua ta garra
hau horrelaxe ikusi eta
nola ez egin negarra
etor dedila falta den arma
badago horren beharra
alkar maitatu eta bakea
da falta dugun bakarra.