Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Mendiburu, Jean Pierre
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gizonak, gizon denetik, gauza aunitz asmatu du: klase guzietako armak, telebista, komuna, esate baterako. Baina zein dira asmatu gabe, eta zure ustez, asmatu behar liratekeen gauza edo tresnak. Hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaurko munduan gizona ez da
buruz ahula ta mentsa
tresna ainitz du pentsatu eta
haundi du bere amentsa
telebista ta abioi eta
arma indarren defentsa
batek bertzea nola menpera
ta nola berdin ofentsa
baina bakea eiteko tresna
noizbait dezatela pentsa.

Jakintsunek gaur munduan dute
naski hainbat jakintasun
tresna ederrak jarri dituzte
dute hainbat edertasun
hoien aurrean kezkati egun
jakintsu nola naukazun
eskatzen dizut makina on bat
duena zerbait maitasun
elgar artean sor dakigula
gehiago anaitasun.

Pentsalariak, jakintsu haundi
zuen aurrean naiz umil
fantesiazko tresna haundia
asko zuekin bait dabil
arma indarrez ta bertze moldez
gizona beti erahil
makina berri bat otoi pentsa
baldin bazirezte abil
euskaltzaleak ta abertzaleak
inoiz ez gaitezela hil.