Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Alkhat, Ernest
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gizonak, gizon denetik, gauza aunitz asmatu du: klase guzietako armak, telebista, komuna, esate baterako. Baina zein dira asmatu gabe, eta zure ustez, asmatu behar liratekeen gauza edo tresnak. Hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orai artean gizonak badu
nahikoa asmatua
baina ez pentsa obra eder hau
orai denik bukatua
hoinbertze gauza egiteko da
aspalditik ohartua
tresna berri bat asmatzekotan
oihu hau dut botatua
noizko derauku ba asmatuko
elgarren errespetua.

Gizonak dauka buru sanoa
baina usu nahasia
bere barneko danak zuzentzen
behar norbaiten grazia
egun gizona gerran dabila
hori gauza itsusia
dirua edo petrolarekin
munduaren nagusia
noizko derauku ba asmatuko
zuzen dagon justizia.

Irak aldean gerra izanda
nork ez du berri entzuna
pare gabea, oso garbia
ameikarren oihartzuna
gerla zuzena, beharrezkoa
hauxe duten ontasuna
Iraken aldiz milaka hilak
hori ez dago zuzena
armarik ederrena enetzat
guzien askatasuna.