Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Argiñarena, Joxe Fermin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gizonak, gizon denetik, gauza aunitz asmatu du: klase guzietako armak, telebista, komuna, esate baterako. Baina zein dira asmatu gabe, eta zure ustez, asmatu behar liratekeen gauza edo tresnak. Hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gezur haundirik ez dut esango
hemen zenbait gauz aitortuz
teknika mailan aurrera goaz
makina haundiak sortuz
bizibidea askotan ere
erreztasunean lortuz
baina orain ni gauza batzukin
nola naizen konturatuz
gizonak gizon izan gaitezen
elkarri errespetatuz.

Nekazariak gaur traktoreak
lehenago laiez nekean
gaur hiru orduz egiten dana
egun batez zitekean
eta gaur nola bizi geraden
jarri jakina gainean
hitz eder asko elkarrentzako
gizon askok mingainean
baina oraindik ez du ikasi
bihotzez bizitzen pakean.

Eta gizonaren serbitzuan
eskertzen egin ohi dena
baina oraindik ez du egiten
bere esku dagoena
oraindik ere ez du jakin ta
asmatutzen zoriona
errespetoa lehen esan modun
elkarri zor ohi diona
hemen pakean bizitzea da
inbentorikan onena.