Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gizonak, gizon denetik, gauza aunitz asmatu du: klase guzietako armak, telebista, komuna, esate baterako. Baina zein dira asmatu gabe, eta zure ustez, asmatu behar liratekeen gauza edo tresnak. Hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egia erran gizonak dauku
asmatu aurrerapena
gauzak errexki egin ditzagun
da asmatzaile lehena
nik ez dut uste hala ere hori
den gauzarik beharrena
ikus dezagun nolatan dagon
gu tarteko ingurumena
amodioa ikertu behar
luke ahalik maizena.

Telebista ta armamendua
bada segur tresneria
eta gizonak bildu du hortan
bere abilidadia
ala ere ikusten egunero
zonbat dagoen eria
bertze zerbaitez ase behar da
ene iduriz herria
errespetua asmatzea
da ene iduriz berria.

Gaurko gizona teknikalari
ote daukagu bakarrik
horren xutitzen urte askotan
egin izan du indarrik
hainbertze gerra, hainbat borroka
pasa dugu une txarrik
baina gu tartean jende zintzoak
oino badaude beharrik
bake eta errespetu gabe
ez deraukagu herririk.