Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Alkhat, Ernest
Arozena, Manolo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Arozena, politikaria zara eta zu, Alkat, lurrean eserita eskua zabalik dagoen eskalea. Hauteskundeak edo bozketak urbil daudenez politikaria eskalearengana joan da boto eske. Hiruna bertso zortziko haundian politikaria hasita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arozena:
Diru aldetik hutsikan zaude
etorkizunetik lehor
baina nik lana egin nahi det ta
jendea ikusi baikor
kale ertzetan diruan bila
ibil ez dadien inor
mundua aldatu asmo onakin
zure boto bila nator.

Alkat:
Zer mila debru!, ene botoa
hola duzu eskatuko
badakit bada nere izena
laster duzula galduko
nere botoak balio badu
baina nola onartuko
hautets eguna iragan eta
laster nauzu baztertuko.

Arozena:
Langilearen umea naiz ni
lanen daramat bizia
eta aspaldi nere burua
daukat erotzen hasia
politikoek usteltzen dute
ukitzen duten guzia
eman botoa nik jarriko det
falta zaigun justizia.

Alkat:
Politikero gizonak ezin
justiziarik ekarri
eta nagoen arlote huntaz
gaur gose eta egarri
egi haundi bat bihotz barrean
nahi derautzut ezarri
politikero faltsu baino hobe
fina eta eskelari.

Arozena:
Aberats eta maltzur jendeez
egina dago legia
zu ikusita negar malkotan
dadukat nere begia
zu kale ertzen eske egotea
ez da gauza zilegia
zure lanetik lortuko dezu
eguneroko ogia.

Alkat:
Hamar urte du ogibidean
egiten dakot otoitza
politikero hoienganik
herriaren heriotza
lana nuen nik galdua eta
berriz bilatzeko lotsa
eskelaria banago ere
nik ere badut bihotza.