Bertsos - View details To know more about this section
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Leku pobrean sortua naiz ni
egin behar dut aitortza
erreka ondoan zikinkeritan
bazan etsaiaren hotsa
galdu nituan nortasuna ta
nahastu zitzaidan ahotsa
estranjerira morrontza (bis)
han utzi nitun aita ta ama
senide eta bihotza
ez nuen uste herritik kanpo
zenikan honen zorrotza (bis).
Igaro nuen Estretxoa ta
nenbilen ni nahiko alai
pentsatzen nuan jende jatorra
nunbait bilatuko dut zai
bainan azkenen zer izanen da
horra hamar mila etsai
txarra det bihotz ta usai (bis)
zer egingo det orain banoa
nahiz ta hemen utzik sustrai
azken batean ogi pixka bat
besterikan ez nuan nahi (bis).
Negarrez nago eskaileratan
itzali da nere printza
berriro lehengo leku txarreko
bide gaiztoan gabiltza
hemendik orain Euskal Herriai
nahi diot egin eskeintza
ez zera jende murritza (bis)
zure borrokan egon litake
askatasunaren giltza
hil artean nik ez dut ahaztuko
abertzaleon bizitza (bis).