Bertsos - View details   To know more about this section

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Performance
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Authors
Alkhat, Ernest
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Etxeko sutondoan zaude suari begira: zer datorkizu burura?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaua maite dut jada errana
ta zuek denek entzuna
errana nuen horrek emaiten
derautala osasuna
sua neretzat betidanikan
bihotzaren ontasuna
orai zuhauri erran behar dut
gaur arte ez dakizuna
noiz duzu bada zuk argituko
munduko iluntasuna.

Ilundurak ta dizdirak ere
bait ditugu ikusiak
elgarren auzo gauza politak
eta berdin itxusiak
gogoarazten dautazu sua
zer nolako gutiziak
baina zurekin ezar nezazke
gauza batzu bereziak
noiz dituzu ba erreko zuhaurk
gaiztakerizko guziak.

Berotzailea eta polita
zaude supazter maitea
zure ondoan amets goxoez
burua daukat betea
nahiago nuke zu bezelaxe
argitasun izaitea
baina anitzek iluntasuna
kartzela eta katea
su maitea zuk denei eskeini
behar den libertatea.