Bertsos - View details   To know more about this section

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Performance
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Jexus
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Etxeko sutondoan zaude suari begira: zer datorkizu burura?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denok dakigu sua guztion
babes eder bat degula
suarik gabe hotzean gaizki
liteke gizon ahula
suari inoiz guk ezin egin
mespretxua edo burla
zuri begira egin dezazket
orain hainbeste karkula
gizon basati etxe gabeak
zuk berotu dituzula.

Berorik gabe gizonak inoiz
ez gara izan osoak
berotzen ditu haur eta zaharrak
berdin berdin gurasoak
zuri begira dizdiraz dauzkat
bi begietako soak
zuri begira kantatzen ditut
bihotz bihotzez bertsoak
zuk salbatzen gaituzu gaur eta
berdin gure arbasoak

Zuri begira dauzkat begiak
goxatzen duzu arnasa
zuri begira egiten dute
gure haur denek jolasa
zurekin ditut negu hotzean
momentu goxoak pasa
baina modatik nola zeran zu
egurraren sua pasa
aurrerapenak zure lekuan
jarria bait digu gasa.