Bertsos - View details   To know more about this section

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Txomin Ezponda

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Performance
1992-04-05 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Ezponda, Txomin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Ezponda, herrian barna pasiatzen zabiltzanean, orain dela bortz urte etxetik alde egin zuen Manolo, zure semea, ikusi duzu lurrean jarrita, eskua luzaturik duela, eskean. Hiruna bertso zortziko haundian Ezponda hasita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Txomin Ezponda

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tx. Ezponda:
Orai duela laubortz bat urte
ihes egin zun semiak
eta ordutik jakitekoak
nintuen bere berriak
nigarretan gaur gelditzen zaizkit
neronentzat bi begiak
altxa hortikan semea eta
etxeratu gaiten biak (bis).

M. Arozena:
Zer ari zera kale bazterren
aitan lehenengo galdera
ez pentsa zure esanarekin
morala joan danik behera
negar malkokin egin didazu
zuk neri hemen harrera
aurren bidali etxetik eta
orain lotsatzen al zera? (bis).

Tx. Ezponda:
Orai arte're nik ezin esan
ez dedala ein nigarrik
hi joan eta ama ta biak
egon gintukan bakarrik
gure semetxo umuldu eta
etxean ez zukan indarrik
lehenago ere ez huen ahal ta
urruntzearen beharrik (bis).

M. Arozena:
Semea hola ikusitzea
nahiko gauza itxusia
pentsa ezazu ez zendun egin
egin zenazken guzia
ez eskola ta ez errespeto
nintzan bazterren utzia
zalantzan nago zu zer zeraden
aita edo nagusia (bis).

Tx. Ezponda:
Nik uste nian bai semeari
zerbait esan behar zala
eta hi ere gaztea hintzan
pazientzian apala
bien arteko gora behera
izan bait zaigu argala
etor hadi ta bizi gaitezen
aita semeak bezala (bis).

M. Arozena:
Itxura baten sendatu zaio
berak bihotzen zun gaitza
orain semea kalen eskean
horra hor azken emaitza
nere erara egin nahi dut nik
mundu hontako bizitza
zoaz etxera ni konforme naiz
alper alperrik zabiltza (bis).