Bertsos - View details To know more about this section
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mila bederatzirehun eta
larogei ta hamabiko
Español gobernuan legeak
hor jarraitzen dute tinko
berriro ere Afrikaruntza
joan nahiean betiko
baina nola hala itzuliko naiz
sekula ez dut etsiko.
Itsasuntzian pixka bat eta
igerian barra barra
ozeanoa pasatzerako
joan da nere indarra
paisa edo ta izan nahi nuen
baina hau da zoritxarra
dirurik ez dagoen lekura
berriz itzuli beharra.
Herri hontara etorri nintzan
egin nahi hainbat azaina
ilegal eran nago badakit
ezin zaituztet engaina
txoria gari tartean gosez
gauza tristea da baina
ez da izango berriro haruntz
joan behar izatean haina.