Bertsos - View details   To know more about this section

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Estitxu Arozena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Performance
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Argiñarena, Joxe Fermin
Arozena, Estitxu
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Argiñarena, aita zara, eta gaur Estitxu, zure alaba, lehengo egunean oparitu zenizkion prismatikoekin topatu duzu ondoko etxeko bizilagunei begira. Hiruna bertso zortziko txikian Jose Fermin hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Estitxu Arozena

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.F. Argiñarena:
Prismatiko politak
oparitu aurten
alabak inoiz ere
merezi zenduten
txintxo portatutzeko
ere erakusten
auzoan zuk Estitxu
zer dezu ikusten? (bis).

E. Arozena:
Opariak fruitua
orain izan dezan
nik argibiderikak
ezin dizut eman
alaba txintxo asko
nola portatu dan
oso polita da ta
ezin dizut esan (bis).

J.F. Argiñarena:
Alaba hauek dira
matraka xamarrak
hamazazpi urtetan
hain gora indarrak
auzoan badauzkagu
bi gazte edarrak
hortik etortzen dira
tentazio txarrak (bis).

E. Arozena:
Tentazio txar hoiek
hortik heldu omen
baina gauza txarrikan
ez daukagu hemen
ez dakizu aitatxo
ta jakin lehen bait lehen
gure bizilaguna
ze ona dagoen (bis).

J.F. Argíñarena:
Makila hautsiarekin
ez sartu tartera
zer pentsatutzen dedan
noa esatera
prismatiko hoiekin
hainbat sufritzera
hainbat ez begiratu
ta joan bertara (bis).

E. Arozena:
Prismatiko on batzuk
alabai opari
geroztik ez da izan
holako ugari
aita ere ari da
beira leihoari
eta ikusten du honek
mutilan amari.