Bertsos - View details   To know more about this section

1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Performance
1993-03-28 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Uso bat zara eta Etxalarko sareetan harrapatu zaituzte, eta gizon batek eskuetan hartu zaitu zure lepoa bihurritu eta zu hiltzeko.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alde guztitan beira nijoan
batera eta bestera
haize hegoan eraginakin
alaitsu baten antzera
platera batzuk bota dituzte
eta sartu naiz behera
ihesi ere egin nahi nuen
baina sartu naiz sarera
hainbeste gose ba al da hemen?
da nere lehen galdera (bis).

Oh ihiztari zuk izango duzu
sare gaizto honen giltza
oh ihiztari zuk maite al duzu
munduan hainbat baldintza
egiten dizut zeru goitikan
edertasunen eskeintza
zure eskutan eroria naiz
zer egoera murritza
gutxieneko barkazaidazu
hain maite dedan bizitza (bis).

Sare maltzurrak bukatua dit
nik non bizipoz gehiena
eskua sartu ta harto nauzu
horrek ematen dit pena
aidean zehar hor joana da
gaurkoz familia dena
eta arrasa utzi beharra
hau ote da gaur azkena?
Utzi libre ta eman zaidazu
bizian itxaropena (bis).