Bertsos - View details   To know more about this section

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Performance
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Atxotegi, Urko
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hirurogei ta hamar urte dituzu, eta alargun bizi zara zaharrendako etxe batean. Etxe berean bizi den amona xahar batetaz maitemindu zera. Kanta iezaizkiozu bi bertso zure maitasuna adierazteko.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alargun gazte geratu nintzen
eta badaukat saminik
urte hauetan nola banaizen
hainbeste negar eginik
bainan gerora ez dut jasan nahi
era horretako minik
eta begiak idekirikan
dauzkat honako hontan nik
gure arteko maitasunak ez
bait dauka orain adinik (bis).

Hiltzera noa hiltzera noa
noiznahi naiz horrela jardun
oso gazterik nola geratu
nintzen maitea alargun
bainan guztia askozaz ere
hobe ikusten dut egun
aurkitu bait dut zahar eme hontan
bai laguntza ta bai lagun
gelditzen zaigun gutxia behintzat
ederki pasa dezagun (bis).