Bertsos - View details   To know more about this section

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Performance
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gauez etxe aldera zoaz bakarrik eta karrika zoko batean pertsona batek, bertze aunitzi bezala, zuri ere bere gorputza erakutsi eta eskeini dizu.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehendabiziko eztula egin du
beraldera beiratzeko
gero erropak baztertu ditu
emagalduen antzeko
eskuan keinuz adierazi dit
beregana hurbiltzeko
zalantza nuan zertako ote dan
maitatzeko edo hiltzeko
neska maitea zer arrazoi da
mundun hola ibiltzeko (bis).

Egiten duna normala omen da
ez zaio asko inporta
duda bat badut sano ote dago
edo burutikan jota
bere gorputza erakutsiaz
eman nahi izan du nota
hala ta guztiz neskatxa hemen
nik ezin zaitut gorrota
alda ezazu zure izakera hau
mundua gaizki dagota (bis).

Zure bizitza hain da gogorra
maltzurra eta gordina
itxuraz nahiko dotore zaude
ez dut galdetu adina
orain nahi nuke nik sendatzea
bihotz bameko samina
gonbidapen bat egingo dizut
ta barkatu hutsegina
zatoz etxera afaltzera ta
jaso nere atsegina (bis).