Bertsos - View details To know more about this section
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu, Amaia Telletxea
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu, Amaia Telletxea
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amaia Teiletxea:
Aldapa gora noa
serio serioa
aspaldi hontako nuen
bada bizioa
ta honek erakutsi du
gaur afizioa
animatzen hasita
sortu sesioa
hau al da zuk ematen
animazioa (bis).
J.P. Mendiburu:
Txirrindulari bada
segur haibat mota
ta Induraini nahi
nik zabaldu borta
hori gertatu bada
ez gaur ni gorrota
zure sustengatzaile
suarra nago ta
ohart ta nahigabe
zaitut egun bota (bis).
Amaia Teiletxea:
Txapeldun izateak
badu hainbat garrantzi
eta nik behar nion
txapelari eutsi
bainan tipo honeri
hori zaio ahantzi
nahiz ta bidetik egin
dioten irrintzi
hurrengoan bidea
zuk librea utzi (bis).
J.P. Mendiburu:
Bidea libre zagon
zira zeiarkatu
ez zaitut Indurain nahi
gaurkoz indarkatu
biak hospitalean
gira aparkatu
eta egin dutanaz
Indurain barkatu
ezen nahi zintuztan
pozik besarkatu (bis).
Amaia Teiletxea:
Orain artean nintzen
ni hemengo maixu
baina gaur trastada bat
egin dezu aizu
bidean jarri eta
bazun enbarazu
bainan nik esanari
egiozu kasu
txapeldun elbarra naiz
errua zuk duzu (bis).
J.P. Mendiburu:
Erruduna hemen den
hori gaur hemen da
nere pena gaurkoa
ez gehio emenda
Indurain hau da orai
nik egin ofrenda
eta ahuts dezagula
harri puxken genda
eta hospitalean
biak ongi senda (bis).