Bertsos - View details   To know more about this section

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jean Pierre Mendiburu

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Performance
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Mendiburu, Jean Pierre
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk Mendiburu, zure alaba gaztetxoaren bolsoan, Manolo Arozenaren bolsoan, kondoiak edo preserbatifak aurkitu dituzu. Hiruna bertso Mendiburu hasita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jean Pierre Mendiburu

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.P. Mendiburu:
HIESA ere hor dagola ta
haundia da arrazoia
preserbatibak hartu beharko
gizon batek bere doia
ta zuk neskatxa moltxan dituzu
haundia duzu sasoia
horrekin beira zazu kanpoan
gizonak duen pozoia.

M. Arozena:
Egun gazte bat edozertako
iadanikan nola dan gai
sexu harremanak lagunarekin
egin nahi nituzke lasai
gero ondorenak jasotzeko ni
hor nabil urduritan blai
gazte nintzala haurdun gelditzeik
aitatxo nik ez bait dut nahi.

J.P. Mendiburu:
Haurdun izana alaba maite
horri diozula eza
eta gainerat heritasuna
deitzen duguna HIESA
bat eta beste bi gauzer bertan
egin ditaike ihesa
hartako neska beti ezarri
duzun kapote inglesa

M.Arozena:
Gazte naiz eta lasai nahi nuke
nik orain hartu arnasa
edukazioa ere ez daukat
debila edo eskasa
aita zu ere segi aurrera
daukazu nahiko erraza
bat har zazu ta amarekin zuk
gehio ez egin martxa atrasa.

J.P. Mendiburu:
Ikusten dut gaur alaba ona
hitzetan zira hain trebe
aitarekilan elkarrizketan
ez zira bate erabe
zure ama ta ni biak gaude
amodioaren jabe
ta maitasuna lasai egiten
dugu holakorik gabe.

M. Arozena:
Aita alabak kondoi kontuan
eginda daukagu zita
nere boltxara diximuluan
berak egin du bixita
gero amodio kontutan ere
iadanik dago hasita
ez bildurtu zu amodioa hor da
nahiz ta kondoia jantzita.