Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Silveira, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Andoni Erburu izeneko 10 urteko mutiko koxkorra zara. Film batean parte hartzeagatik zinemako aktore ospetsu bihurtu dena. Hollywooden ere izan zara oskar sarian bila. Handik itzuli eta bihar hasi behar duzu berriz ere, ikastolara.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz ta batzuek maiz egin burla,
nere karrera doa mardula.
Ameriketan jaten egon naiz
mariskoa ta angula. (b)
Zuzendua dut brujula,
ez nun usteko sekula
hau lortu ahalko nula,
bueltan etorri ta sentitu naiz
tristea eta ahula,
berriz grabatzen hasi beharra
bizitzaren pelikula. (b)

Ez da gehiegi nere ausnarra.
jo ze glamurra!, ze fama txarra!
Uste dut jada, pasa dudala
anonimoaren marra. (b)
Autografok barra-barra
orain sinatu beharra ,
horrek pizten dit sugarra.
Ikastolan maiz aterea naiz
behatzia ta hamarra,
azterketetan ja lortzen dudan
han lortu ez dudan oskarra (b).