Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Legarreta, Xabier "Arano"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Andoni Erburu izeneko 10 urteko mutiko koxkorra zara. Film batean parte hartzeagatik zinemako aktore ospetsu bihurtu dena. Hollywooden ere izan zara oskar sarian bila. Handik itzuli eta bihar hasi behar duzu berriz ere, ikastolara.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano"


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz ta, prestatu, prestatu nintzen,
ni oskar hoien galako,
mutil koxkorra soilik naiz eta
ez dut balio harako,
baina ideiak garbi dauzkat nik
ez det golpetik lur joko
oskarren kontura bapo
biziko nintzakelako.(b)
Hollywoodraino hegazkinean
nahiz eta joan nintzan guapo,
aurten zorterik ez dut izan ta
ikasten segi beharko (b).

Nahiz aurten ez den ongi atera
filma da nere alorra.
Diru ertzean igari nahi dut,
bilatu nere altxorra,
baina kalean jarri berria naiz
zorterik ez daukat horra.
Hau da jaso den zigorra,
eta ez al da gogorra? (b)
Baina ez dut nahi bete gabe utzi
ikusentzuleen zorra,
hurrengo urtean hautsi behar dut
Titanikan errekorra. (b)