Bertsos - View details   To know more about this section

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Altzuart, Ekintza Landa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolaris / Authors
Altzuart, Mikel
Landa, Ekintza
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Mikel, mutila zara eta zu, Ekintza, neska. Elkar ezagutu berriak zarete zuk, Mikel, bertsolaria zarela esan diozu Ekintzari eta hori entzutean Ekintzak aurpegi txarra jarri dizu. Hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Altzuart, Ekintza Landa

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Altzuart:
Neska honengana egin dut
nik kolpetik tiro (b)
beregana joan naiz
asuro-astiro
bertsoa ere kantatu
diot nik biziro
baina antza dugunez
ez da hemen giro
hanka sartzea beraz,
egin dut berriro. (b)

E. Landa:
Bertsoa bota eta
egin du bekatu (b)
holakorik inori
nik ezin barkatu
zuk ongi esan duzu
berriz hanka sartu
nolakoak zareten
ezin dut ahaztu
gutxi kantatu eta
ugari kobratu. (b)

M. Altzuart:
Nere afana laister
hemen da bukatu (b)
nere burua ez dakit
nik nola kokatu.
Asko kobratze horrek
burua nekatu
neri holakoa ere
gaur baizat tokatu
gaurkoan zure zarta
bakarri (d)ut kobratu. (b)

E. Landa:
Behin hasi ezkero ere
berotu motorrak (b)
gezurtiak zarete
ta buru gogorrak
ustez zuen bertsoak
duela altxorrak
leku guztitan daude
zuentzako zorrak
ta hori gutxi balitz
gainera mozkorrak. (b)

M. Altzuart:
Gaurko neska hauekin
ibili kontuan (b)
ez naiz berriz hasiko
hola espantuan
gaur jai izango baitut
Ekintzan onduan
hobe izango dugu
Estitxuna juan
ni bezain buru gogorrik
ez dago munduan. (b)

E. Landa:
Nahiz ez naizen izango
zuretzako kalte (b)
jada egin dizkizut
bizpahiru atake
agurretan gehienak
berdinak zarete
herri denak zuritzen
aurrera jotake
eskerrikasko eta
hurrengo bat arte. (b)