Bertsos - View details To know more about this section
1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Louis Harinordoki "Laka"
1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Louis Harinordoki "Laka"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
LAKA
Nere lanean beti nabila
han ta hemen oihan zaina
egungo huntan ni baserritar
hunekin topo egina
zuhaitz horiek egoten xutik
zu gizon deabru zikina
ez dakizue lege hori da
denentzat berdin egina (b).
Bittor Elizagoien
Zein gogorra den udaberrian
hola negua hastea
ez dezu nahiko arbol azpian
hotzak hiltzen egotea
Bakar bakarrik falta zaidana
ixuna jartzen bastea
alde egin zazu ez badezu nahi
zure lepoa moztea (b).
LAKA
Hunek ez dauka bate beldurrik
neri desafiatzeko
baina hau baino gehio behar dut
gaur zu bakean uzteko
zuhaitzak dira inguramena
ederki begiratzeko
zuk elektrika eros ezazu
sukaldea berotzeko (b).
Bittor Elizagoien
Karrera ere egin zenduen
bertze askoren antzeko
baina oraindik badezu asko
jakin edo ikasteko
Nik arbol batzuk moztuagatik
ez da izango kalteko
bi arbol moztu egiten ditut
gero hamar landatzeko (b).
LAKA
Orain anean nik ez dut uste
bat bera den landatua
baina bi hauek monea bera
da nahiko bekatua
hara multa bat besterik gabe
zure izena hartua
ikas ezazu zuhaitza dela
landare bat sakratua (b).
Bittor Elizagoien
Zuhaitza dugu aitz sakratua
hori ez dizut ukatzen
bainan hala ere ez dut ulertzen
zertan zabiltzan tentatzen
zure libreta atera eta
neri ixun hori jartzen
eta pinua ta haritz arbola
gero ez dituzu ezagutzen (b).