Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Xabier Silveira

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Jexus
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk Xabier baduzu seme txiki bat eta orain oporretara joateko Jesus, zure aitari, eskatu diozu seme txikia zainduko ote dizun, zu, kanpoan zauden bitartean.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xabier Silveira:
Gazte samarra izanik ere,
semea bota lurrera
aitak auniztan erran baitzidan
ausar zaitez izatera,
erraten zidan zuri hainbertze
maitatuko dut gainera,
oraintxe duzu maitasun hori (b)
adierazteko aukera. (b)

Jesus Arzallus:
Mallorka aldean jarria dauka
nere semeak begia,
nik eman nion maitasuna ta
eguneroko ogia
seme ta iloba hazi beharra
ez al degu gehiegia?
Ez pentsa gero nere etxea
duzunik haurtzandegia (b).

Xabier Silveira :
Zure etxea haurtzaindegia
ez liteke behar bada,
etxe horretan hamaika seme
nahiz hezi dituzun jada.
Nere andrean ondoan joan
nahi nuke nik Mallorkara. ,
Haurra ondoan ikusi eta
gazte sentituko zara (b).

Jesus Arzallus:
Gazte sentitzen horrek ni ere
nahiz ta ninduke poztuko,
borondatean faltarik ez dut
kolpetikan agertuko,
bainan hala ere nik arrazoiez
egin nahi nizuke uko
zu aitonakin utzita ez zinan
horren beste lorituko (b).

Xabier Silveira:
Semea hala izanagatik
aita ere a ze prenda!
hor uzten ditu biberoiak ta
bere papilan zerrenda
aita mesedez enroila zaitez
ta hartu semea, benga!
bideojokua martxan jarrita
geldik geldi egonen da (b).

Jesus Arzallus:
Modu hontako mesedeak zu
eskaturikan askotan,
azkenerako baietza eman
nahi nizuke gaurko hontan,
bideojokua ikusiz igual
egongo ornen da lotan,
eta zu handik etortzerako
ikasiko du bertsotan (b).